KONTRA PROGRAMA

Hasiera

Ikusgai EAJ eta Amaiurren arteko saioa osorik

Eskegi dugu jada "EAJ-Amaiur: nork ez du nahi akordiorik?" eztabaidaren saioa osorik. Parte hartu eta eman zuen iritzi eta bozkak!

EAJ-Amaiur: nork ez du nahi akordiorik?

Alderdi abertzaleek babes zabal eta esanguratsua dute Euskal Herrian, azken hauteskundeetan ikusi ahal izan dugunez. Babes hori bi indarretan banatu da: EAJ eta Amaiur. Biak abertzaleak, eta biak herri honen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dutenak. Hala ere, puntu amankomun asko dituzten arren, talka egiten duten beste horrenbeste dituzte. Izan ere, ez dira gai izan oraingoz, indarrak batu eta akordiorik lortzeko. Ez al da garaia?

Gai hauek argitzeko, KONTRAn, EAJ eta Amaiurren izenean aritzeko bina gonbidatu izan ditugu, orain arte egin diren saiakerek zertan porrot egin duten ikusteko eta etorkizunerako estrategiak zehazteko. Gai izango al dira beren ezberdintasunak alde batera utzi eta euskal gizarteari proiektu abertzale bateratu bat eskaintzeko?

BIDEOA
Grabazio data
2012-04-30
Publikazio data
2012-05-17

Aurreko saioak

Euskal Estatu baten bideragarritasun ekonomikoa, posible al da?

Euskal herritar askoren nahia Euskal Herriaren independentzia lortzea da. Hala ere, ba al dakigu ekonomikoki zer suposatuko lukeen Euskal Estatu bat sortzeak? Zein baliabide ditu Euskal Herriak? Europar Batasunaren barne egoten jarraituko al genuke? Hobeto biziko al ginateke Espainia eta Frantziaren menpe egongo ez bagina? Asko dira sortzen zaizkigun galderak.


Horiei erantzuteko, KONTRAn Euskal Estatu baten bideragarritasun ekonomikoaz jakin nahi izan dugu, eta horretarako, Estatu baten nahi hori ekonomikoki berresten eta baztertzen duten bina aditu izan ditugu. 

Grabazio data
2012-04-20
Publikazio data
2012-05-01

Euskal Herriaren independentziarako estrategiak

Euskal Estatu baten ideia etengabe azaltzen da gure egunerokotasunean, asko izanik alde edo aurka agertzen direnak. Estatua lortzeko erabili beharreko estrategiaren inguruan desadostasun ugari daude aldekoen artean, ongi definitutako proiektu baterakoi bat ez dugularik aurkitzen. Eztabaida honetan, linea ofiziala ordezkatzen duten EAJ-PNV eta Amaiureko ordezkari bana kritikoak diren bi hizlarirekin bildu ditugu, Euskal Herriaren independentziari begira nola lan egin hausnartzeko.

Grabazio data
2012-02-10
Publikazio data
2012-02-22

Nafarroa 1512an

Egungo Nafarroako Foru Erkidegoaren konkistaren 500. urteurrena dela eta, KONTRAn orduan izandako gertakarien inguruan eztabaidatu nahi izan dugu. Horretarako, 4 historialari jarri ditugu aurrez aurre, konkista militarra latza izan zelaren tesia defendatzen duten 2 eta garaiko testuinguruak bultzatuta Nafarroa Gaztelan integratu zela justifikatzen duten beste 2.

Eztabaidan hainbat gai ikutu dira: beaumontarren eta agramontarren arteko lehiak; gipuzkoarrek, bizkaitarrek eta arabarrek Albako Dukearen tropetan izandako partehartzea; Amaiurreko bataila; gai hau hezkuntzan nola jorratu den ofizialki, UPNren ikuspuntu berezia eta baita gertakari guzti haiek Nafarroako etorkizunarengan zein ondorio izan zuten, gaur egun arte. Behar-beharrezko eztabaida dute hau Nafarroan 1512an benetan gertatutakoan sakondu nahi duten guztiek.

Grabazio data
2012-01-27
Publikazio data
2012-02-09

Zezenketak Euskal Herrian, bai ala ez?

2012ko urtarrilaren 1etik indarrean dago Katalunian zezenketak debekatzen dituen legea, 2010ean onartutakoa. Euskal Herrian horrelako lege bat posible izango litzateken ala ez eztabaidatu dugu KONTRA saio honetan.  Zezenketei buruz ez ezik, zezenekin egiten diren ekitaldi herrikoiez ere aritu dira gonbidatuak. Guzti honen inguruan kaleko jendeari galdetu diogu baita ere.

Zezenen mundua  oso sakon ezagutzen duten gonbidatuak izan ditugu hizlari saio honetan: alde batetik, zezenketak debekatzearen alde dauden animalien defentsarako elkarteetako kideak eta bestetik, tradizioa mantentzearen aldekoak diren zezenaren adituak.

Grabazio data
2011-12-23
Publikazio data
2012-01-18

Euskal selekzioak eta ligak, bai ala ez?

Abenduak 28ko Euskal Selekzioa-Tunisia futbol partiduaren harian, KONTRAn  euskal selekzioen ofizialtasunaren inguruan eztabaida egin dugu. Saioan parte hartu duten gonbidatuek ofizialtasuna lortzeko bidean zein arazo dauden eta eman beharreko pausuak zeintzuk diren mahai gainean jarri dituzte (ikusi 1. zatia). Euskal Herrian kirol liga propioak sortzeko aukerari buruz ere aritu dira hizlariak (ikusi 2. zatia). KONTRAk kaleko inkesta batean  gai hauen inguruan jasotako iritziak ere komentatu dituzte gonbidatuek.

Gonbidatuei dagokionez, mahaiaren alde batean egungo egoera politiko-administratiboan kokatzen diren bi erakunde ditugu: EAEko Futboleko Federazioa eta Euskal Kirol Federazioen Batasuna. Beste aldean, egitura hori gainditu eta Euskal Herria bere osotasunean hartu nahi duten beste bi erakunde: Esait eta Euskal Herria Kirola.

Grabazio data
2011-12-17
Publikazio data
2011-12-28



Hemen zaude:
Hasiera




Zer da KONTRA?

Webgune honetan KONTRA eztabaida saioaren emanaldiak jarraitu ahal izango dituzu, Euskal Herriaren esparruan interesgarri diren hainbat gaien inguruan sakontzeko aukera ematen dizun programa. Eztabaida saio bakoitzean, Nerea Alias aurkezleak zuzenduta, gaiaren alde eta kontrako argudioak mahai gainean jarriko dituzten gonbidatuak aurkituko dituzu, eta bere hitzaldiak baloratu eta iruzkinak egiteko aukera izango duzu ere. Guzti hau, webgune honetan Euskal Herrian eta euskal herritarrontzat garrantzitsuak diren hainbat gaien inguruan eztabaida konstruktiboa eta aberasgarria egiteko asmoarekin. Eztabaidan parte hartu nahi baduzu, hauxe duzu lekua.





Datozen saioetan...

Espainiaren batasuna

1200. urteko gertaerak

Iruña-Veleiako aurkikuntzen auzia

Pertsonai historikoak, ba al dakigu benetan nor ziren?

 

* Labean dagoena

Garapena: www.bitymina.com
Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua
20018 Donostia (GIPUZKOA)
T: (+34) 943003461
info@kontraprograma.com