Gai eta gonbidatu proposamenak bidali!
KONTRA Euskal Herriaren esparruan interesgarri diren hainbat gaien inguruan sakontzeko eztabaida programa izanik, zure gai eta gonbidatu proposamenank bidaltzera animatu nahi zaitugu.
Beheko formularioa bete eta produkzio taldeak zure iradokizunak baloratuko ditu, proposatutako gaiaren inguruan saiorik egiteko aukerarik dagoen edota proposatutako gonbidatuak ekartzeko aukerarik dagoen erabakitzeko.
Bozkatu proposatutako gaiak!
Estatu propioak soilik bermatuko du gure Nazioa, Autodeterminazio eta berehala askatzeko, defentsarako herri guztien eskubidea,funtsezko eskubidea, lehena, eta beste guztien aurreko baldintza dena.
Behar dugu estatu propiorik
Bankuak = dirua diruarekin egiten dutena biztanleriari hartuz.
Benefizio gabeko bankuak existitzen dira Katalunian (Cooperativa d'Autofinançament Social en Xarxa) zertarako ez EHn?
Noizko iraultza finantziario EHan?
Nazio mailako komunikabideetan, euskara batuan ala euskalkian?
EUSKARA KOMUNIKABIDEETAN
Eskoletako hizkuntza-ereduak. A, B, D, G... ereduak. Hainbeste eredu egoteak zentzurik ba al du?
HIZKUNTZA-EREDUAK
Kaixo,
Andoni Olariaga eta Joseba Ariznabarretaren arteko eztabaida bat oso interesgarria izango litzateke.
Hau bezalako eztabaidetan:
http://sustatu.com/1349601130739
Beti kontu berdinari ematen zaizkio bueltak. Batzuek diote erakundeetan parte hartzea, independentzia lortzeko bidearen parte dela. Beste batzuek, erakundeetan parte hartzea kontrako norabidean aritzea dela.
Andoni eta Josebaren izenak behin eta berriz agertu dira azkenaldian. Biek ondo hitzegiten dutelakoan nago eta eztabaida aberats bat emateko gai direla.
Milesker
Erakundeetan parte hartzea independentziaren bidean?
ESPAINIA DEMOKRAZITATU BEHAR DUGULA DIOTE PNV-BILDU-ARALARREKOEK, HORI AL DA EGIN BEHAR DUGUNA EDO GURE ARAZOA ESTATU PROPIO BATEKIN BAKARRIK KONPONTZEN DA?
BEHAR DUGU ESTATU PROPIORIK?
Hori da gure gaurko arazo nagusia. Besteak ondo daude, baina nire iritziz aurrekoaren ondoren aztertu beharrekoak.
behar dugu estatu propiorik?
Gonbidatu posibleak: Gabirel Ezkurdia, Oskar Matute, Jesus Egiguren eta Iñaki Soto.
SOZIALISMOAREN KRISIA
Eredu kooperatibista Euskal Herrian krisia gainditzeko, bai ala ez?
EREDU KOOPERATIBISTA
Euskal Herri mailako instituzioek elebitan funtzionatu behar al dute? Ez al da hobe hizkuntza bati hegemonia gehiago ematea? Euskaraz nagusi? Erdarak nagusi?
ELEBITASUNA INSTITUZIOETAN
Kristau Eskola sarekoak ez diren ikastetxeetan kristau kutsuko Gabonak ospatu ala ez
GABONAK
Zein da hezkuntza-sistemaren funtzio nagusia: ikasleak jendartean bizitzeko heztea ala jendartea eraldatzea?
HEZKUNTZAREN FUNTZIOA
Berez polizia armadun jendea da. Euskal Herrian poderearen esku den armadun jende horrek jendarte zibileko jendea torturatzeraino ibili da. Jendeak podereari noiz galdetuko dio poderedunen esku diren armadun horiek armen uztea?
Ertzaintzaren inguruko debatea litaike, PNV eta EHbiludko hautagaiak alde batetik, ta insumisio mugimendutan izan diren jendarte zibilekoak bestetik
Nola eratu Euskal herrian Polizirik gabeko estatua?
Alemaniak Grezia hartu duelarik, Frantziak Espania hartu nahi.
Inglaterrak lotura direktoak EHrekin nahi.
Zer lotura ta Zer eskusartze?
Gonbita
Xabier Letona
Geopolitika internazionalaren eskusartzea euskal krisian
Independentziaren kasuan nola kalkultuko litzateke, SS-eko pentsioen banaketa (nun kotizau den edo nun jasotzen den) eta espainia estatuaren zor publikoaren banaketa, PIB bitartez, pertsona bitartez, etc....
SEGURIDAD SOCIAL Y DEUDA PÚBLIA
kaixo!
Gai oso interesgarria bat proposatu nahi dizuet, txertoen inguruko negozioa alegia,
eztabaida luze eta sakona egin daiteke honen inguruan, ea zer iruditzen zaizuen.
Besarkada bat
Inigo
Txertoak bai ala ez?
Noiz hasi ikastetxeetan ingelesa irakasten? Haur Hezkuntzatik hasteak zentzurik ba al du?
INGELESA HEZKUNTZAN
Zer egin dezakegu euskaldunok sarean, egun egiten ez duguna? Nola planteatu euskararen eta Euskal Herriaren aldeko "borroka" Interneten?
Euskara Interneten